Hiru lagun atxilotu dituzte Pasaian, sexu eraso batean parte hartu dutelakoan

2008ko urriaren 16a
15:22
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat eta adingabeko bi mutil atxilotu ditu Pasaian (Gipuzkoa), herri hartan bertan emakume baten aurkako sexu erasoan parte hartu dutela leporatuta. Gizonezkoa kartzelan sartu dute eta adingabeko biak aske utzi dituzte, zaintzapean -euren gurasoek zaindu beharko dituzte-.

Astelehenean atzeman zituzten, eta igandean goizeko hiruretan izan zen ustezko gertaera, kalean, emakumea etxera bidean zela.

Ikerketa iturrien arabera, adingabeko bi mutilek emakumea heltzen zuten bitartean, 43 urteko gizonezko hark sexu erasoak egin zizkion.

Biktimak hurrengo egunean sartu zuen parte ertzain-etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.