Aieteko adierazpenean jasotako puntuak nola garatu aztertu dituzte hiru urteotan adierazpen horrekin bat egin zuten Ipar Euskal Herriko eragile politikoek, gaurko manifestuan aitortu dutenez.
2012ko abenduaren 15ean, eragile politikoen arteko elkarrizketa sustatzeko konpromisoa azaldu zuten Iparraldeko hautetsiek. Egun hartan, Aieteko konferentzian eta Baionako Foroan izan ziren Iparraldeko hautetsiek adierazpen komun bat egin zuten, Aieteko manifestuaren laugarren puntua abiatzeko engaiamendua azalduz.
2014ko martxoaren 1ean, berriz, Foro Sozialetik eratorritako gomendioei buruzko Bake Foruma egin zuten Baionako Unibertsitatean, foro hartan zerrendatutako aholkuetan sakontzeko asmoarekin. Baionako Bake Forumak berretsi zuen bake prozesua bururaino eramateko engaiamendua. Foro sozialak egindako gomendioetan sakondu ondoren, haien gauzapen praktikoa landu du.