Etxerateko senideak urtero bezala sakabanaketa salatzeko elkartu dira Loiolako basilikaren aurrean. “Berriro ere konpromisoak eskatzeko” eta “utzikeria” alde batera uzteko deia egin diete alderdi politikoei, Joxepa Arregi Etxerat elkarteko presidenteak Juan Jose Ibarretxe lehendakariari aurten eman dion eskutitzan.
Kurtso politikoa bukatu dela eta politikoak oporretara joango diren arren, “gurean behintzat kurtso politikoa ez dela bukatu”,salatu du Estanis Etxaburu Etxerat-eko bozeramaileak. Tortura eta sakabanaketa baztertzeko eskatu du Etxaburuk, eta “behingoz estatuen biolentzia honekin bukatu”. Horren harira, gaur egun konpromisoak exijitu egiten dituztela esan du, eta ez eskatu.
Konponbidea lortzeko “denon artean lan egin behar badugu”, agintari politikoak izan behar dutela “aurrenekoak” esan du, eta horien artean Ibarretxek izan beharko lukeela lehena. Presoek eta iheslariek ere benetako konponbidean parte hartzea beharrezkoa dela esan du Etxerateko bozeramaileak, eta horretarako “behingoz” etxeratzeko eskatu du.
Presoak
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu die alderdi politikoei Etxeratek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu