Samuel Huntington politologo kontserbadore eta AEBetako presidente George Bushen atzerri politikan eragin handienetakoa izan duen pentsalariaren iduriko, ezinezkoa da Estatu Batuak Iraketik garaile ateratzea, eta, ondorioz, irtenbide egokiena AEBetako tropak erretiratzea dela uste du. Italiako La Repubblica egunkariak argitaratu duen elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek.
"AEBek inoiz garaitu ezingo duten Irakeko herriaren kontrako gerra batean sartu gaitu Bush presidenteak. Irtenbide bakarra gure presentzia militarra murriztea eta botearea irakiarren esku uztea da", azpimarratu du.
Zibilizazioen talka eta munduko ordenaren berrantolaketa liburua idatzi zuen Huntingtonek 1996ean, mugimendu neo-kontserbadoreko ideologoetako bat da, eta hein handi batean, haren azterketa eta iritzietan oinarritu da Bushek atzerri politika.
Iraken okupazioa
Huntignton politologo kontserbadorearen iduriko, AEBak erretiratzea da irtenbide bakarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu