HZ aurkeztuko dela bermatzeko eskatu diete Europako erakundeei nazioarteko hainbat sindikatuk

2004ko maiatzaren 20a
18:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Estatuarik gabeko Nazioetako Sindikatuen lehen Biltzarra egin da egunotan Donostian, eta batzar horretan parte hartu duten sindikatuak HZ Herritarren Zerrendak Europako hauteskundeetan parte hartzearen alde agertu dira.

Zehazki, bost puntuko ebazpena adostu dute gai horren inguruan. Batetik, gizarteko sektore guztiek bizitza politikoan parte hartzeko eta hauteskundeetan lehiatzeko eskubidea dutela nabarmendu dute; bestetik, eskubide horien murritz ditzaketen ekimen guztiak gaitzetsi dituzte; hirugarrenez, kezkatuta agertu dira eskubide murrizketa hori Europako hauteskundeen testuinguruan gerta daitekeelako; halaber, parte-hartze politikorako eskubidea galaraz diezaieketen guztiei elkartasuna adierazi diete, eta, azkenik, Europako erakundeei eskatu diete HZren parte-hartzea bermatzeko behar diren neurriak hartzeko.

Galiziako COUT, Kanariar Uharteetako Intersindical, Asturiasko CSI, Sardiniako CSS, Okzitaniako SOE, Aostako SAVT, Martinikako UGTM, Kataluniako CSC, Korsikako STC, Bretainiako SLB, Guadalupeko UGTG, Sardiniako KUILES eta Euskal Herriko LAB, EHNE eta ELB sindikatuek izenpetu dute agiria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.