EAJko lehendakari Josu Jon Imazen iritzian Herritarren Zerrendari Europako hauteskundeetara aurkezteko baimena ukatzea akatsa da. Beraz, HZren hautagaitzak hauteskundeetara aurkezteko baimena izatea nahi duela azpimarratu du Herri Irratian egin dioten elkarrizketan. El Mundo egunkariak zabaldu duen berria—EAJ, EA eta Batasuna ETAren su-etena lortzeko negoziatzen ari direla zabaldu dute— gezurra dela esan du, eta hori ez dela negoziatzen azpimarratu, eta exigitu egiten dela gaineratu du.
HZren hautagaitza baliogabetzea gaizki iruditzen bazaio ere, Aralarren proposamenarekin ez dutela bat egingo adierazi du Imazek. Aralarrek hauteskundeetan plantea egitea proposatu zuen. Bere esanetan, gizarteak Europako instituzioetan egotea eskatzen die.
"Herritar talde batek" hauteskundeetara aurkezteko modurik ez izatea "onartezina" dela iritzi dio. "Europa demokratikoan" ez direla hautagaiak legez kanpo uzten esan du, eta HZ Europako Hauteskundeetan egotea nahiko lukeela. Gainera, "zentzu gabeko" egoera bat gertatuko litzateke bere iritzian, HZren hautagaitza baliogabetuz gero, HZ iparraldean "arazorik gabe" aurkeztu ahal izango delako. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak HZren errekurtsoa onartuko duen itxaropena azaldu du.
"ETAren desagerketa ez da negoziatzen, exigitu egiten da"
El Mundo egunkariak gaur argitaratu duenez, EAJ eta EA negoziaketetan ari dira Batasunarekin, ETAk su-etena eman dezan. Imazek ukatu egin du hori, eta ETAren desagerketa ez dela negoziatzen esan du, "exigitu" egiten dela.
EAJk alderdi guztiekin hitzegiten duela azpimarratu du du, eta SArekin eta gainerako taldeekin inolako arazorik gabe hitzegiten dutela. "ETA desagertzeko beharra" behin eta berriz azaldu duela eta ezalduko duela esan du.
HZ baliogabetzea hutsegitea dela uste du Imazek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu