HZrekin malgua izateko eskatu dio Azkaratek PSOEri

2004ko maiatzaren 19a
15:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren AzkaratekHZrekin alderdien legea malgutasunez erabiltzeko eskatu dio PSOEri,bere esanetan beste lege batzuekin egin duten bezala.

Batasuna eta beste erakundeen ardurak norbanakoei ezartzea ez dela "zilegia" esan du, Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.

Espainiako Justiziak "independentziaz" jokatu duela uste du Azkaratek, HZren hautagaitzaren inguruan erabakia hartzerakoan, eta zerrendakideren batek ardurarik balu "gardentasun osoz" ikertu behar dela.Bitartean "aukeratzeko eta aukeratuak izateko" eskubide guztia dutela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.