Europako hauteskundeak

HZren parte hartzeko eskubidea babestu du Carod-Rovirak

2004ko maiatzaren 20a
17:29
Entzun
HZ Herritarren Zerrenda Europako hauteskundeetara aurkeztearen alde agertu da gaur ERCko idazkari nagusi Josep Lluis Carod-Rovira ERCko idazkari nagusia. Bartzelonako Forumean parte hartu du gaur Carod-Rovirak, eta han egin ditu HZren aldeko adierazpenak.

Zehatzago, hautagaitz guztiek dutela aurkezteko eskubidea esan du ERCko buruak, eta ohartarazi du, arriskutsua dela inoren adierazbide eta eskubide politikoak galaraztea. "Ideia batzuen adierazpen politiko, demokratiko eta elektoralari ateak ixten zaizkionean, tamalez, beste ate batzuk soilik geratzen dira zabalik", agertu du, beste bide horiek indarkeriazkoak direla nabarmenduz. "Adierazpen politikorako biderik ez duenez, gerta liteke norbaitek pentsatzea erreakziorako indarkeriarako bidea baino ez duela, eta hondamena da hori pentsatzeko aukera ematea", zehaztu du.

"Doi-doi kontrakoa nahi dut nik, ideia guztiak, guztiak salbuespenik gabe, bide politiko, demokratiko, elektoral eta baketsuak erabiliz defenditzea", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.