Ia 13.000 bisita BERRIA.INFOn atzo, igandetan ohi baino bizpahiru mila gehiago
BERRIA.INFOk Kataluniako Legebiltzarrareko hauteskundeei jarraipen berezia egin zien atzo, eta ia hamahiru mila bisita izan zituen (12.799), igandetan ohi baino bizpahiru mila gehiago. Egunean zehar bozei buruzko albisteak egin zituen BERRIAren atari digitalak, erreakzioak bildu zituen, unean-unean emaitzak eman... Gainera, Berriketan.info euskarazko sare sozialean Kataluniako hauteskundeak jarraitu dituen aditu taldea zuzeneko kontakizuna eta analisiak egiten aritu zen 20:30etik gauerdira arte. Ane Urrutikoetxea kazetariak, gainera, CiUren egoitzan gertatzen zena kontatzen jardun zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu