Ibai Peña (Gasteiz) aurkako euroagindua gaur aztertzekoak ziren baina astebete atzeratu du Paueko Auzitegiak. Berri agentzien arabera, 2009an eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak hura atxilotzeko euroagindua, 2007tik Espainiako Poliziak haren falta sumatu zuelako. Ostiral gauean atzeman zuten, Baionan, errepide kontrol batean.
2007an Gasteizen eginiko polizia operazioa dela-eta Peña bere kabuz aurkeztu zen auzitegian, baina libre utzi zuten.
Ibai Peñaren aurkako euroaginduaren azterketa astebete atzeratu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu