Ibarretxe: "Kasua argitzeko eskatu dugu, besterik ez"

2008ko urtarrilaren 10a
16:07
Entzun
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak gaur esan duenez, Jaurlaritzak ez du "iradoki" Igor Portuk torturak jaso dituela. "Kasua argitzeko eskatu dugu, besterik ez", adierazi du Ser Espainiako irrati kateari emandako elkarrizketan.

"Lehenik, ETAk enbarazu egiten duela esan genuen, eta, gainera, hil egiten duela. Bigarrenik, galdetu genuen ENAMen munduak eta Batasunak zer zilegitasun duten giza eskubideen inguruan, ETAk hiltzen duenean ez dutenean ezer esaten. Eta hirugarrenik, ETA borrokatzeko demokrazia gehiago erabili behar dela genioen", esan du Ibarretxek Eusko Jaurlaritzak asteartean egindako adierazpen instituzionalaz.

Atxiloketak Ertzaintzak egin izan balitu, "tratu txarrei buruzko zalantzarik ez zen sortuko", lehendakariaren arabera, "Ertzaintzak protokolo jakina duelako: forentse batek atxilotuaren txosten medikua egiten du eta handik aurrera hasten da galdeketa, eta hau osorik grabatu egiten da". Haren iritziz, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak modu bera erabili beharko lukete.

Batasunaren erantzuna

Pernando Barrena Batasunaren zuzendaritzakidearen ustez, Jaurlaritzak atxilotuen inkomunikazioa bukatzeko eskatu izana "hipokrisi handia da, Ertzaintzak berak ez duelako bukatu inkomunikazioa eta atxilotu politiko denekin erabiltzen duelako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.