Igandean atxilotutako 12k gaur deklaratuko dute

2004ko urriaren 7a
16:36
Entzun 00:00:0000:00:00
ETAren kontrako operazioan igandean atxilotu zituztenentatik 12k gaur deklaratuko dute: haietako 11k Frantziako epaile Laurence Le Verten aurrean emango dute deklarazioa, eta Burgosen (Espainia) atxilotu zuten Peio Alcantarillak, berriz Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratuko du. Frantziako poliziak igandean atxilotu zituen beste sei lagunak aske utzi dituzte.

Inkomunikatuta

Bien bitartean, atzo Nafarroan eta Gipuzkoan atxilotutako bost lagunek inkomunikatuta jarraitzen dute, Guardia Zibilaren esku.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.