Igandeko manifestazioa debekatzeko eskatu du Fiskaltzak

2006ko abuztuaren 10a
18:03
Entzun 00:00:00 00:00:00
Donostiako igandeko manifestazioa galarazteko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Baltasar Garzon epaileari, eta, halaber, inputatu gisa deklaratzera deitu dituen Batasuneko mahaikideei ohartarazi die manifestazio hori eginez gero "ondorio legalak" izango dituztela. Fiskaltzaren ikerketaren arabera, igandeko manifestazioa Batasunak antolatu duela nabarmendu du, "hots, erakunde ilegal batek".

Halaber, Fiskaltzak eskatu du Jaurlaritzari agintzeko manifestazioa eragotzi dezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!