Iñigo Landaluze Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak Dauphine Libere Frantziako proban positibo eman zuela jakinarazi du gaur Nazioarteko Federazioak.
Lasterketako lehen etaparen ondoren egindako kontrolean atzeman zioten positiboa, ekainaren 7an, CERA hirugarren generazioko EPOarekin, betiere federazioaren arabera. Bederatzi egun beranduagoko kontrolean ere positibo eman zuen.
Efe berria agentziak Euskalteleko iturriak aipatuz dio txirrindulariak aitortu duela CERA hartu zuela, eta ez duela kontranalisia eskatuko. Taldeak ez du baztertzen Landaluzeren aurkako ekinbide judizialei ekitea eta, oraingoz, ekipotik apartatua du.
32 urte ditu (Getxo, Bizkaia) eta 2001etik dago Euskaltelen. Duela lau urte Dauphine Libere irabazi zuen.
Iñigo Landaluzek positibo eman zuen Dauphine Liberen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu