Iñigo Orue Magazo presoa libre utziko dute gaur, epaiketaren zain eta bermepean. Oraindik ez dakite zenbat ordaindu beharko duen baldintzapeko askatasunean irteteagatik kartzelatik.
Martxoaren 28an atxilotu zuen Guardia Zibilak, Idiazabalen (Gipuzkoa), ETArekin lotura izatea leporatuta. Bost egunez eduki zuten inkomunikatuta, eta torturak salatu zituen. "Sei edo zazpi guardia zibil zeuden nirekin; flexioak eginarazi zizkidaten, galdera pila bat egin zidaten etengabean, itolarria eragin zidaten poltsa batekin, konortea galdu arte; eta suspertzean, berriro ere ekiten zioten poltsa estutzeari", zioen Oruek orduan.
Donostiarra da, Antigua auzokoa.
Iñigo Orue aske utziko dute bermepean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu