Iraken okupazioa

Ikerketa militar baten arabera hainbat marine estatubatuarrek sarraskia egin dute zibil irakiarren aurka

2006ko maiatzaren 26a
13:30
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan den azaroan, ikerketa militar baten arabera, hainbat marine estatubatuarrek 24 zibil irakiar hil zituzten bereizi gabe. Horixe kaleratu du gaur Los Angeles Times egunkariak.

Los Angeles Times-ek ikerketaren txostena irakurri ei duten funtzionario estatubatuarrak aipatzen ditu. Funtzionario horiek azaltzen dutene, txostenak Californiako Pendleton baseko dozena bat "marine" estatubatuarrek izandako jarrera kritikatzen du.

Antza denez, errepide batean ezarritako bonba batek "marine" horien kide zen Miguel Terrazas kaboa hil zuen. Kidearen heriotzaren berri izan ostean, "marineek" ibilgailu batean zeuden bost kideren aurka tiro egin zuten eta hainbat etxetan sartu ziren indarrez tiro eginez.

Egunkariak dioenez, gertatutakoaren ostean irakiar zibil horiek soldaduen eta ustezko ekintzaileen arteko tiroketa batean, ezbeharrez, hil zirela azaldu zuten soldaduek. Baina ikerketak dio, Los Angeles Timesegunkariak aipatzen dituen funtzionario estatubaturren arabera, soldaduek esandakoa eta benetan geratatutako ez datozela bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.