Imaz: "Euskal gizarteak ez du ulertzen Zapateroren jarrera itxia"

2005eko urtarrilaren 14a
14:59
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Alderdi Jeltzaleko Euskadi Buru Batzarreko presidente Josu Jon Imazek adierazi duenez, "euskal gizarteak ez du ulertzen Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok erakusten duen jarrera itxia. Argi dago Zapaterok ez duela negoziatzeko asmorik. Hori horrela balitz, ate guztiak itxiko balira, ezinbestekoa izango litzateke euskal gizarteari galdetzea. Euskal gizarteak ez du ulertuko parlamentu baten gehiengoak erabaki duen proposamen baten negoziazioari ezetz esatea". Zapaterok erakutsi duen jarrera salatu arren, elkarrizketa posible dela uste du Imazek. "Espainiako Gobernua gauza batetaz jabetu behar du: euskal gizartearen gehiengoa negoziazioaren alde dago. Zapateroren jarrera ezin da ulertu. Politikarien helburua akordioak lortu eta arazoei irtenbideak bilatzea da, ez ateak ixtea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.