Politika

Imazen arabera, duela 25 urte "beldurra" eragingo lukete Menaren adierazpenek, baina egun "barregurea" sortzen dute

2006ko urtarrilaren 7a
15:19
Entzun
Jose Mena Aguado Espainiako Armako Lurreko Indarren jeneral buruaren atzoko adierazpenak gaitzetsi ditu Josu Jon Imaz EAJko EBBko lehendakariak, baina, era berean, egun halako mehatxuek ez dutela beldurrik sortzen nabarmendu du: "barregurea baino ez". "Duela 25 urte halako adierazpenek beldurra sortuko lukete, baina orain demokrazia sendotuta dago eta Europan txertatuta, eta egun barregurea baino ez dute sortzen", esan du RNE Espainiako irrati publikoan egin dioten elkarrizketan.

Nolanahi ere, teniente jeneralaraen adierazpenak "onartezinak" direla azpimarratu du Imazek: "Onartezinak dira, eta kargutik kentzearekin baino ezin zaie erantzun". Era berean, "beren aberriaren batasuna pistolekin eta tankeekin" defenditzen duten guztiek mespretxua eta arbuioa besterik ez dutela merezi esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.