CGT, CFDT, CFE-CGC, CFTC, FO, UNSA, FSU, Solidaires eta LAB sindikatuek deituta, aurten dagoeneko bi greba orokor egin dituzte Ipar Euskal Herrian, krisi ekonomikoaren eragina salatzeko eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen neurrien aurka egiteko: urtarrilaren 29an eta martxoaren 19an. Bietan jarraipen zabala izan zuen lanuzteak, eta Baionan hamalauna mila lagun elkartu ziren manifestazioan. Frantziako Errepublikan ere egin zuten greba orokorra aipatutako bi egunetan.
Erosteko ahalmena eta kontsumoa sustatzeko neurri eraginkorrak eskatzen dituzte sindikatuek. Soldaten, erretreten, pentsioen eta gutxiengo errenten igotzea aldarrikatzen dute. Halaber, kalitateko zerbitzu publikoak garatzea nahi dute, beste hainbat neurriren artetik. Krisiari aurre egiteko, soldatak eta erretretak Europa osoan igo behar direla diote, baina Europako agintariak ez direla mahai baten inguruan biltzen deitoratu dute.
Ipar Euskal Herrian aurten dagoeneko bi greba orokor egin dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu