Irakeko ministro bat onik atera da bere aurkako atentatutik

2009ko uztailaren 21a
12:14
Entzun
Abdelatif Gamal Rashid Irakeko Gobernuko Ur Hornidurako ministroa onik atera da gaur Bagdad erdian bere aurka egin duten atentatutik. Hiru polizia eta hiru zibil zauritu dira leherketan. Ministroaren konboia aurretik pasatzean egin du eztanda bonbak. Inork ez du bere gain hartu erasoa.

Ez da hori izan gaur goizean Irakeko hiriburuan egon den atentatu bakarra. Beste batean, bi lagun hil eta 26 pertsona zauritu dira, Sadr auzo xiitan egondako leherketan.

Al Ambar probintzian, berriz, gutxienez hiru lagun hil eta hamasei zauritu dira auto bonba baten ondorioz. Bagdad ehun kilometrora dago Al Ambar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.