Iraken bi kazetari hil dituzte

2004ko maiatzaren 7a
19:56
Entzun 00:00:0000:00:00
Al Jazeera telebista kateak jakitera eman duenez, bi kazetari hil dituzte gaur Mahmudija inguruan: bat poloniarra eta bestea argeliarra. Poliziak baieztatu egin ditu bi heriotzak.

Al Jazeera telebista kateak berri eman duenez, hildako bi kazetariak Latifija eta Mahmudiya herrien tartean zirela tirokatu zituzten. Berria baieztatu egin du Irakeko Poliziak. Hirugarren kazetari poloniar bat ere larri zauritu da.

Orain 37 dira Irakeko inbasioa hasi zenetik han hil diren kazetariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.