Iraken okupazioa

Iraken uste baino arazo gehiago dituztela onartu du Erresuma Batuko Atzerri ministroak

2004ko maiatzaren 18a
13:34
Entzun
Jack Straw Erresuma Batuko Atzerri ministroak onartu du erasoaldia hasi zutenean baino zailtasun handiagoak topatu dituztela Iraken: "Erresuma Batuak eta AEBak Iraken topatu dituzten arzoak duela bederatzi hilabete pentsatzen genuenak baino handiagoak dira", esan du BBC irrati kate publikoari egindako adierazpenetan. Nolanahi ere, Irak inbaditzea erabaki egokia izan zela nabarmendu du.

3.000 soldadu gehiago

Bestalde, Erresuma Batuko The Times egunkariak plazaratu duenez, Londresko Gobernuak beste hiru mila soldadu bidaliko ditu Irakera. The Times-ek aurreratu duenez, Tony Blair lehen ministroaren gobernuak datorren astean egingo du iragarpena, eta hiru mila soldadu horiek heltzen direnean, hamar mila izango dira guztira Erresuma Batuak Iraken dituen soldaduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.