Iruñeko alkatetzarako bozketan zuri bozkatuko duela iragarri du PSNk

2011ko ekainaren 11
14:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Iruñean gaur arratsaldean egingo da alkatea hautatzeko bozketa, eta PSNk eguerdian jakinarazi duenez, bere hiru zinegotziek zuri bozkatuko dute. Modu horretan, Enrique Maia UPNko hautagaiak alkatetza hartzea ahalbidetuko dute. Uko egin dio modu horretan PSNk NaBaik aste honetan egin dion proposamenari. Koalizioa prest zegoen Nafarroako PSNren gobernu bat babesteko, baina horretarako gaur Uxue Barkosen alde bozkatzeko eskatu zion. Bildu prest zegoen bi bozketan UPNren gobernua saihesteko beste hautagaien alde botoa emateko. PSNren gaurko boto zuriak, ordea, UPNri emango dizkio Iruñeko alkatetza eta Nafarroako Gobernua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.