Isolamenduaren aurkako protesta egiten ari dira Soto del Realen dauden euskal presoak

2008ko azaroaren 21a
11:52
Entzun
Soto del Real (Madril, Espainia) espetxean dauden euskal presoak isolamenduaren aurkako protesta egiten ari dira. Arratsaldeetan itxialdi mugagabeak egiten ari dira, isolamendu moduloetan bost presok "inolako arrazoirik gabe" pairatzen ari diren bakartzea salatzeko.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) salatu duenez, Frantziak kaleratutako eta "tortura latzen ondoren" kartzeleratutako presoak isolamenduko ziegetan sartu dituzte, gainontzeko kideekin egoteko aukerarik gabe. Gainera, euren gauza pertsonalak (liburuak, arropa...) mugatu egin dizkiete AAMren arabera, eta bi orduko patioa soilik izateko eskubidea dute. Ziegak "txikiagoak eta ilunagoak" direla salatu dute. Horregatik guztiagatik, Soto del Realeko presoak protestaldia egiten ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.