Israelek palestinar bat hil du Gazan gaur

2009ko martxoaren 7a
12:28
Entzun
Israelgo armadak Gaza iparraldean palestinar bat hil du, Beit Lahia herritik gertu, airez egindako erasoaren ondorioz, Palestinako osasun zerbitzuen arabera. Israelgo armadak, aldiz, ukatu egin du erasoa egin duela.

Ustez, palestinarrek aurretik kohete batzuk bota dituzte Israelera.

Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak igandean jakinarazi zuen "erantzun mingarria, gogorra eta malgutasunik gabea" egingo lukeela euren armadak, baldin eta palestinarrek koheteak botatzen segituko balute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.