Astrofisikaria. EHU Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zituen fisika ikasketak, baina Madrilera joan zen 20 urte zituela. Handik, Cambridgeko Unibertsitatera (Erresuma Batua) eta Max Planck Institutura (Alemania) jo zuen, hurrenez hurren. Mexikoko Astrofisika, Optika eta Elektronikako Institutu Nazionalean ari da lanean 1998tik, eta baita nazioarteko proiektu garrantzitsu askotan ere. 2006 eta 2013 bitartean, Mexikoko Zientzia Akademiako astronomia saila koordinatu zuen. Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da 2015ean, 2017an eta aurten, zientzia zehatzen eta natur zientzien arloan. 1.000tik gora galaxia aurkitu ditu Mexikoko Teleskopio Milimetriko Handiarekin —uhin milimetrikoetarako doituta dagoen munduko irrati-teleskopio handiena da—. ISYA Astronomo Gazteentzako Nazioarteko Eskolako zuzendaria ere bada, iaztik.
Bilbo, 1965
Itziar Aretxaga Mendez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu