Iurbentia, Cholet-ASK Rigako irabazlearen kontra Eurocupen

2008ko uztailaren 8a
18:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Iurbentia Bilbao Basketek Eurocup -lehengo ULEB- jokatuko du datorren denboraldian eta, gaur Berlinen egindako zozketaren arabera, Cholet (Frantzia)-ASK Rigako (Letonia) lehiako irabazlea izango du kontrario bigarren kanporaketan. Urriaren 28an izango da bigarren kanporaketa horretako joaneko partida, kanpoan, eta azaroaren 4an itzulikoa, Bilbon. Iurbentiak urriaren 21ean jakingo du zein izango duen aurkari.

Cholet zortzigarren izan da Frantziako Ligan, ASK Riga hirugarren Estonia, Letonia eta Lituaniakoan.

Iurbentiak kanporaketa hori gainditzen badu, Eurocupeko A Multzora sartuko da. Chorale Roanne (Frantzia),Zadar (Kroazia) eta Maroussi (Grezia) taldeak sailkatuta daude horrako. Beste zazpi multzo ere egongo dira.

Bakoitzetik lehen biak sailkatuko dira, lau taldeko lau multzo osatuko dituzte, multzo bakoitzeko lehen biek aurrera egingo dute, eta zortzi horiek azken fasea jokatuko dute apirilaren 9tik 12ra artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.