Gustura aritzen zen kantuan Izaro Andres lagun artean, baina Kaliforniara joan arte ez zuen erabaki musikaz bizi nahi zuela. Hala jaio zen Izaro, 2014aren hondarrean. Handik hilabetera, Paradise kantua igo zuen sare sozialetara, eta ezagun egin zen berehala. «Eroso» sentitzen da sareko mundu zabalean, baina beldurra dio gehiegizko arrakastari. Izan ere, abiada bizian doa haren musikari ibilbidea: 2016ko irailean argitaratu zuen Om lehen lana, 2017ko abenduan Hankapuntetan I disko laburra, eta aurten argitaratu berri du Eason.
Mallabia, Bizkaia, 1993
Izaro Andres
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu