Jarraitzaileentzako "ohiko liturgia" da agiria, EAJren ustez

2006ko abuztuaren 18a
13:06
Entzun
EAJko EBBko bozeramaile IƱigo Urkulluk garrantzia kendu nahi izan dio ETAren agiriari, eta jarraitzaileentzako "ohiko liturgia" dela iritzi dio. Horretatik haratago, talde armatua zein prozesuri buruz ari den galdetu du Urkulluk: bake prozesuaz edo normalizazio prozesuaz. "Bake prozesuaz ari bada, hori ETA berari eta Espainiako Gobernuari dagokie. Normalizazio politiko prozesuaz ari bada, bakegintza eta normalizazio nahaten ari da, eta, beraz, Batasunak Anoetako proposamenean esan zuena urratzen". ETAk ezin duela gizartearen izenean hitzegin erantsi du buruzagi jeltzaleak, "herritarrek aspaldi kendu baitzioten gaitasun hori".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.