Jimenez Villarejo fiskal ohia adituen kide izendatu du Garzonek

2008ko urriaren 20a
18:38
Entzun
Carlos Jimenez Villarejo eta Antonio Doñate izendatu ditu Baltasar Garzon epaileak Espainiako Gerran eta frankismoan desagertutakoen gorpuak lurpetik aterako dituztenei lagunduko dien aditu taldeko kide. Jimenez ustelkeriaren aurkako Espainiako fiskalburu ohia da eta Doñate epaile jubilatua.

Aditu talde horrek bost kide edukiko: bi haiez gain, elkarte salatzaileek izendatutako beste hiru. Elkarte horiek proposatutakoak Arantzadi Zientzia Elkarteko Francisco Etxeberria auzitegi mediku donostiarra eta Francisco Espinosa eta Julian Casanova historialariak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.