Gaur Tirreno-Adriatiko Italiako txirrindulari lasterketaren laugarren etapa irabazi du Joaquin Rodriguezek, eta, horrenbestez lidergoa.
Foligno eta Montelupone artean 171 kilometro egin dituzte txirrindulariek, eta Caisse d'Epargne taldeko Rodriguez espainiarra esprintean nagusitu zaio Davide Rebellin Serramenti PVC taldeko italiarrari. Hirugarren Thomas Lovkvist (Columbiakoa) suediarra izan da, zortzi segundora.
Sailkapen nagusian Rodriguez da lider, atzetik Julien el Fares (Cofidis) eta Davide Rebellin dituela.
Bihar bosgarren etapa korrituko dute. Banakako erlojupekoa izango da, 30 kilometrokoa, Loreto eta Macerata artekoa.
Joaquin Rodriguezek eskuratu ditu Tirreno-Adriatikoko etapa eta lidergoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu