Jose Maria Gorroño: "Jainkoak lagundu gaitzala PPren demokrazia kontzeptua ni legez kanpo uztea bada"

2011ko apirilaren 26a
14:57
Entzun

Jose Maria Gorroño Gernikako alkate eta maiatzaren 22ko hauteskundetarako Bilduren alkategaiak gogor kritikatu du azken orduetan PPko hainbat buru Bildu legez kanpo uzteko egiten ari diren eskaera. Orain dela lau urte gernikarrek demokratikoki hautatu zutela azpimarratu du, eta frankismoan bere familia espetxeratua egon zela eta exilioan egon zela gogoratu du. "Eta orain Dolores de Cospedal dator ni eta nire alderdikideak EAkoak izateagatik legez kanpo uzteko eskatuz. Edo emakume hori gaizki aholkatu dute edo jainkoak lagundu gaitzala PPren demokrazia kontzeptua hori bada", gaineratu du. PSOEri eskaera argia luzatu dio Gernikako alkateak: "Hauteskundeak galduko badituzte, inkestak iragartzen ari diren bezala, ohorearekin egin dezatela, demokrazia eta bakea Euskadirentzat bakarrik ez, baita mundu guztiarentzat nahi dugun herritarren parte hartzea defendatuz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.