Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Joseba Alvarez eta Oihana Agirre espetxeratzeko eskatu du, ETArekin zerikusia dutelakoan. Agirreri legez kanpokotzat jota duten Askatasunaren izenean prentsaurrekoa ematea leporatu diote; Alvarez aurrez ere Batasunaren aurkako sumarioan inputatuta zegoen; orain, delitua errepikatu izana egotzi diote.
50 minutu eman ditu Alvarezek Baltasar Garzon epailearen aurrean, Agirrek ordu laurdena, galderei erantzuteari uko egin baitio.
ATXILOKETAK