Juanma Garate, Mundialera

2008ko irailaren 18a
17:45
Entzun 00:00:0000:00:00
Juanma Garate (Irun, Gipuzkoa) Quick Step taldeko txirrindularia Munduko Txapelketan izango da Espaniarekin, taldean sartu baitu Francisco Antequera hautatzaileak. Varesen (Italia) jokatuko da Mundiala, eta profesionaletako iraupen proba hilaren 28an izango da. Lehen Mundiala izango du Garatek. Samuel Sanchez (Asturias, Espainia) Euskaltel-Euskadiko txirrindularia ere deitu du Antequerak.

Bi haiez gain, Oscar Freire (Rabobank) -hiru aldiz irabazi du txapelketa-, Alejandro Valverde, Joaquim Rodriguez eta Luis Leon Sanchez (Caisse d'Epargne), Alberto Contador eta Benjamin Noval (Astana), eta Ezequiel Mosquerak (Xacobeo-Galicia) osatzen dute Espainiako taldea. Carlos Sastre (CSC) Frantziako Tourreko irabazlea ez dute deitu. "Denboraldi luzea darama eta bion artean hartu dugu erabakia", esan du hautatzaileak.

Erlojupekoko kideak -hilaren 25ean izango da-, Ivan Gutierrez (Caisse d'Epargne) eta Ruben Plaza (Benfica) izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.