Kalifornian sexu bereko matrimonioaren aurka, oraingoz

2008ko azaroaren 5a
11:18
Entzun
Sexu bereko matrimonioa bai edo ez? Erreferendum horixe zuten atzo Kalifornian eta, oraingoz, ezezkoa da nagusi. Legedia aldatu behar dela diote kontra daudenek, sexu bereko pertsonak ezkontzea eragozteko. Haien arabera, matrimonioak gizonezkoaren eta emakumezkoaren artekoa baino ez du izan behar.

Joan den maiatzean Kaliforniako Auzitegi Gorenak sexu berekoenak onartu egin zituen, eta ordutik 18.000 bikotek heldu diote neurriari.

Botoen %38 zenbatuta, %52,4 azaldu dira matrimonio mota horren aurka eta %47,6 alde.

San Frantzisko edo Silicon Valley legedia aldatzearen kontra azaldu dira nabarmen -%75eko datuekin leku batzuetan-, eta estatuaren barnealdean alde agertu dira.

Arizonan eta Floridan ere antzeko bozketak egin dituzte, eta matrimonio mota horren kontrakoek irabazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.