Kalte-ordaina jasoko du amiantoa arnastuta hildako langile baten familiak

2017ko uztailaren 3a
16:27
Entzun

Donostiako epaitegi batek Artikutza eta Irovisa enpresak zigortu ditu, eta 154.000 euro ordaindu beharko dizkiote 2015ean zendutako langile baten familiari. Ibilgailuak konpontzen lan egiten zuen langileak, eta balaztetako zapatei zerien amiantoa arnasteagatik hil zen.

Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak (Asviamie) jakinarazi duenez, Artikutza eta Irovisa enpresek aipatutako diru kantitatea odaindu beharko diete Jesus Maria J. R. langilaren alargunari eta seme-alabei. Amiantoa arnasteak biriketako adenokartzinoma eragin zion, laneko orduetan «inolako prebentzio neurririk hartu gabe» ibiltzen zen eta.

Asviamiek gogorarazi nahi izan du enpresa horiek ez zituztela inoiz langileak ohartarazi haien lanak zekartzan arriskuez. Elkarte horretako kideek uste dute badela garaia «enpresak eta elkarte patronalak inplika daitezen, gobernuei presio egin diezaieten Amiantoaren Biktimentzako Konpentsazio Funtsa sortzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.