Kamioi batetik eroritako piezak istripua eragin du Armiñonen

2010eko irailaren 22a
14:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Kamioi batetik eragindako metalezko pieza batek istripua eragin du gaur goizean N-1 errepidean, Armiñon (Araba) parean. Izan ere, atzetik zetorren auto batek jo egin du pieza, eta barruan zihoazen bi lagunak zauritu dira. Gasteizko Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte, baina Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ez du argitu zauri larririk duten edo ez.

Goizeko zazpiak eta laurdenetan gertatu da istripua, eta ilarak eragin ditu Gasteiz aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.