Istripu handia izan da gaur goizeko hamarrak aldera N-1 errepidean, Gasteizen, hiru kamioik eta furgoneta batek elkar jo dutelako, eta kamioi bateko gidaria hil egin da.
Ezbeharraren ondorioz, gidari haren kamioiak su hartu du, eta hura barruan harrapatuta geratu da. Beste bi lagun, behintzat, zaurituta daude.
Jundiz parean izan da istripua, Burgosko (Espainia) noranzkoan, eta N-1 errepidea erabat itxita dago, garbiketa lanetan dabiltzalako suhiltzaileak. Ertzaintza A-3302 errepidetik ari da bideratzen Burgos alderako trafikoa, eta N-102tik Donostia alderakoa.