Karlos Garrido presoa aske utzi dute

2008ko irailaren 17a
16:50
Entzun 00:00:0000:00:00
Karlos Garrido (Sopela, Bizkaia) presoa aske utzi dute gaur, zigorra osorik beteta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. 1998an atxilotu zuten eta, kartzelan izan ondoren, libre geratu zen. 2002an atzeman zuten berriz ere, eta Almeriako (Espainia) espetxean zeukaten gaur egun -2003tik egon da hor-.

Sopelan gaur 20:30ean auto karabana egingo dute, eta 21:30ean harrera egingo diote Garridori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.