Jeins Voigt (Alemania, 37 urte) txirrindulariak hobera egin du atzo Frantziako Tourrean eroriko larria izan eta gero. Artatu zuten sendagileak adierazi dutenez, “buruko kaskoak salbatu zion bizitza”. Maisailezurra hautsi eta itzulitik erretiratu da.
Petit San Bernard jaisten ari zela erori zen Voigt eta kordea galdu zuen. Grevleko erietxean pasatu du gaua.
Voigt erretiratuta, Saxo Bank taldea zazpi txirrindularekin geratu da; Kurt Asle Arvesenek bigarren etapan utzi zuen itzulia. Andy eta Frank Schlecken ekipoa da; biok bosgarren eta zortzigarren postuan doaz sailkapen nagusian.
Kaskoak salbatu zion bizitza Voigti
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu