Kepa Urra euskal presoaren berririk ez dute haren senitartekoek

2009ko ekainaren 16a
16:55
Entzun 00:00:0000:00:00
Kepa Urra euskal presoa (Aretxabaleta, Gipuzkoa; 1956) Puerto Santa Maria (Cadiz, Espainia) espetxean zegoen, baina pasa den asteburuan kartzela horretatik atera zutenetik haren senideek ez dute berririk, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Urra espetxezainek “odoletan utzi arte jo” zuten gose greba egiten ari zelako, AAMren arabera. "Aurrez aurrekoen ostean biluztera behartzen dituztelako hasi zuen gose greba Urrak, kartzela horretan dauden gainerako euskal presoekin batera".

AAMk dio Urraren familiakoek espetxera dei egin dutela haren egoeraren berri jakiteko baina horren erantzunik ezin diela eman erantzun dietela espetxezainek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.