Koherentzia eskatu die EB-Berdeek PSE-EEri, Aralarri, eta EHAKri

2005eko ekainaren 22a
16:22
Entzun 00:00:0000:00:00
EB-Berdeetako Antton Karrerak hirukoa dela Jaurlaritza gobernatzeko aukerarik onena azaldu du. Beraz, PSE-EEri alde batetik, eta EHAK eta Aralarri bestetik, koherente izateko eskatu die.

PSE-EEri galdetu dio ea homosexualen ezkontzaren kontra dagoen alderdi baten botoak hartu behar dituen. Madrilen (Espainia) ez direla PPrekin ondo ematen, eta EAEn nolatan bat egiten duten galdetu dio. Koherente jokatzeko eskatu dio, eta Kataluniako antzeko gobernu bat hemen ere posible dela azpimarratu du.

EHAKri eta Aralarri, berriz, beraiei botoa eman dienen aurrean Ibarretxe ez babestea nola azaldu behar duten galdetu die. Haiei ere koherentzia eskatu die.

Hirukoaren helburua bakea lortzea dela esan du, eta herritarrek elkarrizketa eta kontsentsua eskatzen dutela dio. Beraz, blokeo egoerak gainditzeko eskatu die, denei. Bakerako eta normalizaziorako aukerak daudela iritzi dio, eta aukera horiek ez direla alperrik galdu behar aldarrikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.