Kortezubiko Udalak legezko zer neurri hartu aztertuko du

2007ko urriaren 13a
17:12
Entzun 00:00:0000:00:00
11 urteko herritarraren heriotza dela-eta bilkura egin du gaur Kortezubiko Udalak, legezko zer neurri hartu aztertzeko, Domingo Bilbao Etxebarria alkateak jakinarazi duenez.

Izan ere, Udalari ez zaio heriotza "normala" iruditzen. "Ezin diogu inor leporatu heriotza, baina ez da normala neska bat aterpe bateko logelan hiltzea. Egun osoan ari zen esaten ondoezik zela, botaka jardun zuen, bi aldiz ikusi zuen medikuak, baina ez zuten ingresatu", esan du alkateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.