2000
Ekainaren 19a: Pedro Pegenaute Hizkuntza Politikako zuzendari izendatu zuten. Lehen aldiz, erdaldun bat Hizkuntza Politika gidatzeko.
Azaroaren 10a: Euskararentzat diruak, lehen aldiz, murriztu egin zituzten. Sailaren aurrekontua %4 jaistea proposatu zuen Miguel Sanzen Gobernuak.
Abenduaren 11: Administrazioan euskararen presentzia ezabatzeko dekretua onartu zuen Nafarroako Gobernuak.
2001
Urtarrilaren 8a: Euskara bide seinaleetatik ezabatzea erabaki zuen UPNren Gobernuak, eta eremu misto osoan, hau da, Iruñerri osoan, bide seinaleetan bakarrik espainiera erabiliko zela onetsi zuen.
Otsailaren 3a: Europako Kontseiluko Hizkuntza Gutxituen Biltzar Nagusiak Nafarroako Gobernuak onartutako azken erabakiak deitoratu zituen, Dublinen egindako bileran.
Otsailaren 13a: Helegiteak dekretuaren aurka.
Abuztuaren 10a: Eguneroko prentsa, diru laguntzarik gabe.
2002
Martxoaren 1a: Diru laguntzen irregulartasunen inguruko lehen berriak.
Apirilaren 26a: 99 lagun atxilotuta, NUPen euskararen aldeko itxialdia egiteagatik.
Abuztuaren 21a: Pegenauteren aurkako kereila, tramiterako onartua izan zen. Abenduaren 12an lehen deklarazioa egin zuen epailearen aurrean.
Kronologia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu