Labajoren senideek istripua izan dute Auzitegi Nazionalera bidean

2007ko urriaren 19a
17:48
Entzun
Herenegun Getxon atxilotu zuten Lander Labajoren bi senide eta bi lagunek istripua izan dute gaur, Madrilera, Auzitegi Nazionalera zihoazela. Labajoren neba, arreba eta bi lagun auto berean zihoazen, Madrilera sartzera zihoazela kamioi batek atzetik jo dituenean. Askatasunak azaldu duenez, inork ez dauka zauri larririk baina kolpeak eta giharretako mina dituzte. Ondorioz, atxilotuen deklarazioak amaitu ostean erietxe batera joango dira. Ibilgailuaren atzealdea txikituta geratu dela agertu du Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.