Lance Armstrongek itzuli egingo dela egiaztatu du

2008ko irailaren 10a
18:06
Entzun 00:00:0000:00:00
Lance Armstrong berriro txirrindulari profesional izango da. Azkeneko egunetan zurrumurru hori zebilen, eta berak egiaztatu egin du albistea gaur, Vanity Fair aldizkariari emandako elkarrizketan. 2005ean erretiratu zen.

Zazpi aldiz irabazi du Frantziako Tourra -denak segidan, 2005era arte-, eta 2009an helburua zortzigarrena lortzea duela esan du. Oraindik ez dauka talderik.

37 urte beteko ditu hilaren 18an, "baina adina ez da eragozpena gauzak handiak lortzeko. Ikusi zer egin duen Dara Torres igerilariak Pekingo Olinpiar Jokoetan: 41 urte ditu, ama izana da, eta zilarrezko hiru domina jantzi ditu", adierazi du Armstrongek.

Txirrindularitzara itzulita minbiziaren aurka egiteko xedea baduela ere agertu du. Berak duela hamabi urte izan zuen gaixotasun hori, eta gainditu egin zuen. Ondoren irabazi zituen zazpi Tourrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.