Laurence Le Vert epailearen aginduz, bost lagun atxilotu dituzte DNAT Frantziako Terrorismoaren Aurkako Dibisioak eta Bordeleko Polizia Judizialak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Bordelen. Halaber, haien etxeak miatu dituzte.
Nolanahi ere, miaketa horiek "emaitzik gabekoak" izan direla onartu dute Frantziako Polizia iturriek, Zutabe ETAren argitalpenaren bi ale baino ez baitituzte topatu.
Frantziako poliziek atxilotutako bost lagun horiek Baionako polizia-etxean segitzen dute.
Polizia operazioa
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Bordeleko miaketak "emaitzik gabekoak" izan direla dio Frantziako Poliziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu