Xabier Lareki hernaniarraren estradizio auzian Espainiaratzearen alde agertu da Paueko Auzitegia. Hala ere, ebazpen horren aurka helegitea aurkezteko asmoa agertu du Larekiren defentsak, Espainian leporatzen dizkioten delituak Frantziako legediaren arabera preskribituta daudela argudiatuta.
Hain justu, Paueko tribunalak kontrako arrazoiketa erabili du: delituak eginak izan diren estatuko, kasu honetan Espainiako, preskribitze epeak hartu ditu aintzat.
Lareki martxoaren 3an atxilotu zuten, Donibane Lohizunen (Lapurdi).
Larekiren estradizioa onartu du Paueko Auzitegiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu