Larunbat arratsaldean manifestazioa izango da Bilbon

2009ko abenduaren 15a
11:03
Entzun 00:00:00 00:00:00
Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko auzipetuei babesa adierazteko eta epaiketa salatzeko larunbatean manifestazioa izango da Bilbon (17:00, Aita Donostia plaza), Egunkaria libre! lelopean.

“Duela ia zazpi urte bezala, 2003ko otsailaren 22an bezala, orduko oroitzapenaren izenean ozen dei egiten diogu euskal gizarteari, orduan bezala erantzun dezan. Orduko erasoak bere horretan jarraitzen duelako”, adierazi zuten bost auzipetuek Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean egindako agerraldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA