Larunbateko manifestazioan EAJren presentzia "inkoherentea" da, Mendiaren ustez

2009ko urriaren 19a
17:27
Entzun 00:00:0000:00:00
Pasa den larunbatean gehiengo sindikalak deitutako manifestazioan "EAJ indarkeria gaitzesten ez dutenekin batera" egotea "inkoherentea" da, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera. Askatasunaren alde, eskubide guztiak guztiontzat leloa zuen martxa ezker abertzalearen aurka egindako polizia operazioasalatzeko egin zen Donostian eta milaka lagunek parte hartu zuten.

Jaurlaritzako bozeramaileak Iñigo Urkullu EAJren presidenteari haien "jarrerak argitzeko" eskatu dio, "EAJ indarkeria beti gaitzetsi izan duen alderdi demokratikoa izanik, indarkeria baztertzen ez dutenen alboan ikustea ez baita oso ulergarria".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.